Iturriotzekoek Dorretxean eman behar dute botoa
Auzoko festak direla eta, ezingo dute Argiñene kaleko lokala erabili hauteskundeetarako
Hautesleku berria izango dute Oiartzungo Iturriotz auzoan igande honetan. Dorretxean egongo da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko auzoko kutxa, Ozentzio kaleko 3. zenbakian.
Udaletik azaldu dutenez, auzoko festak direla eta, Iturriozko ohiko hauteslekua (Argiñene kaleko auzo lokala) ezingo da erabili eta Dorretxeko beheko solairua atondu du Udalak irisgarritasuna bermatu eta hauteskunde hauetan erabili ahal izateko. Zirauki kaleko atetik sartu beharko da (Ozentzio kalekoa itxita egongo da).
Gainontzeko zazpi auzoetan ez da aldaketarik izango eta maia-tzeko hauteskundeetako tokiak errepikatuko dira. Aurrekoan bezala, Ugaldetxoko bizilagunek auzo lokal berrian eman beharko dute botoa eta Elizaldekoek eskolako frontoian. Zazpi hautesleku eta 13 mahai egongo dira guztira Oiartzunen. 8.171 oiartzuarrek izango dute botoa emateko eskubidea.
Temas
Más en Bertan
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”
-
Buruntzaldea nada tiene que envidiar a Madrid en la celebración de San Isidro
-
Lezo impulsa la dramaturgia vasca de jóvenes autores