Síguenos en redes sociales:

Iturri Ondoan egitasmoaren 10. urteurrena ospatzeko prest da Deba

Iturri Ondoan egitasmoaren 10. urteurrena ospatzeko prest da Deba

Euskaraz sortu eta euskara pentsatutako disziplina ezberdinen Iturri Ondoan egitasmoak ekitaldiz beteko du aurten ere Debako Plaza Zaharreko iturriaren ingurua uztailean zehar. Gainera, aurten 10 urte beteko ditu ekimenak.

Egitaraua bihar, uztailak 7, hasiko da Zenbat gara? Lau? Bat? Hiru, bost, zazpi? bertso saioarekin. Oihane Perez arabarra, Joanes Illarregi nafarrak, Miren Artetxe eta Amets Arzallus iparraldetarrak, eta Maite Berriozabal, gai jartzailea, bizkaitarra, izango dira bihar 22.00etan hasiko den jaialdiko protagonistak.

Hurrengo zita uztailak 14an izango da, 22.00etan. Begiradak berriro izango dugu gure artean. Urtero egon da programazioan, Iturri ondoan martxan jarri zenetik. Herriko irudigile, idazle eta musikariak eszenatokira igoko dira bere sormena partekatzeko. Aurreko urteko saioak berrikusteko aukera dago ere herriko dendetan, banketxetan eta posteetan jarri den QR kodigoa eskaneatuz.

Bazkaria

Uztailak 15 sorpresaz beteriko eguna izango da, 12.30ean Iturri Berriak egitasmoa gauzatuko da. Bertan hiru ibilibide sekretuak eta hiru iturri berriak bide izango dira kultur iturri berrietara iristeko (izen emateak, Turismo Bulegoan, uztailaren 14a baino lehen). 15.00etan Iturrian Galerna egitasmoaren txanda izango da. Hemen Gazte Asanbladarekin antolatutako bazkaria izango dugu protagonista. (bazkaria 15 euro; txotxa; 5 euro gehiago). Kioskoaren inguruan jarriko den mahaian bere kontura bazkaldu nahi duenak bi euroko txartela erosi beharko du. Eguraldi txarra egiten badu, bazkaria karpan izango da. Txartelak Turismo Bulegoan eta Zalburdi tabernan erosi ahal izango dira. Azkenik, 17.30ean hasiera emango zaio Plaza Zaharrean Ituri Ondoko festari (eguraldi txarra egiten badu, karpan kasu honetan ere).

Uztailak 21ean, 22.00etan, Hika Teatroa Tonbola antzezlana antzeztuko du, eta uztailak 28an, berriz, Ghau dantza emanaldiarekin goza-tzeko aukera egongo da Iturri Ondoan. Ghau 2018an Gartxot Unsainek sortutako musika oinarri eta abiapuntu duen proposamen artistiko anitza da.