Gaur San Juan bezpera dela eta, Errenteriako zenbait eragilek iluntzea girotuko duten ekimenak antolatu dituzte.

19.00etan, Udal Txistularien Taldeak San Juan bezperako aurreskua eskainiko du Herriko plazan.

Gauean, 22.00etan, udako solstizioari ongietorria emateko eta uzta onak izateko Iraultza dantza taldeak Herriko plazan Urdiango Kantaia abestuko du. Garai bateko errito paganoa da.

Azkenik, 22.15ean, San Juan bezperan ohikoa den soka-dantza egingo dute Ereintza dantza taldeko kideek udal korporazioko kideekin batera. Herriko plazan izango da. Sua ere piztuko da.

Gainera, herriko hainbat auzotan sua piztuko dute.

Eskualdeko beste herrietan ere, suak egongo dira. Hala, Lezon, arratsaldean musika eskolako eta Murixka dantza taldekoen kalejirak eta emanaldiak izango dira.

22.00etan, helduen ekitaldian dantzariek urteroko legez soka-dantza lizarraren inguruan dan-tzatuko dute eta sua piztuko da. San Joaneko Zortzikoa, fandangoa eta arin-arinarekin bukatuko dute.

Pasaiako barrutietan ere suak egongo dira eta hauek trafikoan hainbat aldaketa eragingo dituzte. Adibidez, Euskadi Etorbidea eta Santiago plaza itxiko dira.