Síguenos en redes sociales:

Urnietak bihar Energia Komunitatea aurkeztuko du

Bilera Lekaion 19.00etan izango da eta bertan energia garbia eta merkea nola lortu azalduko da

Udalerri jasangarriago bat bilakatzeko helburuz, Energia Komunitatea sortzeko proiektua abiatu zuen Urnietako Udalak urte hasieran. Proiektuaren inguruko xehetasun guztiak ezagutzera emateko aurkezpen publiko berri bat egingo da bihar 19.00etan Lekaio kultur etxean.

Proiektu honi esker energia garbiagoa, merkeagoa eta hurbilagoa izateko aukera izango dute urnietarrek Sarobe arte eszenikoen gunean eta udal frontoian ezarriko diren plaka fotovoltaikoei esker. Era berean, energia sistema jasangarriagoa garatzen du, energia berriztagarriaren ekoizpena areagotzen duelako.

Hala, energia komunitateko kideek ez dute inongo instalaziorik egin beharko haien etxebizi-tzetan eta gainera, aurreztu egingo dute haien fakturan.

Urnietako Udalak herritarrak animatzen ditu aurkezpenera joatera eta dituzten zalantzak argitzera. .