Bihar Liburuaren festa ospatuko da Urnietan
Etxeberri plazako merkatariek 11.00etatik 14.00etara ekintza andana antolatu dute
Bihar Liburuaren festa antolatu dute Etxeberri plazarekin lotura duten hainbat merkatarik Esan diren eta ez diren hitzen eguna lelopean.
Hortaz 11.00etatik 14.00etara ekintza mordoaz gozatzeko aukera egongo da. Adibidez, Garbiñe Larreak Sendabelarrek dakitena eta Sendabelar bara-tzea liburuak aurkeztuko ditu.
Bagara taldeak irakurketa morea egingo du. Jaione Mariezkurrenak berriz, antzerki bat eskainiko du haurren imajinazioa lantzeko, Suiarak aurpegiak margotuko dizkie txikiei, Kantazaunen abesti topaketa ere izango da, eta, baita, Celics Pub-en eta Biaken zizka mizkak probatzeko aukera ere.
Gainera saski eder bat zozkatuko da aste honetan salgai dauden boletoak erosten dituztenen artean. Boletoak ondorengo lekuetan eskura daitezke: Celtics, Lekar, Muazpi, Biak eta Itxaspe.
Antolatzaileek urnietarrak Etxeberri plazara gerturatzera animatu dituzte.
Temas
Más en Bertan
-
El club de ajedrez de Urretxu y Zumarraga homenajea al recientemente fallecido Julen Albisua
-
Zumaia: recomendaciones para disfrutar los fuegos artificiales de este domingo de San Pedro
-
Beasaingo Sagastiguti parkea biziberritzeko Sigi-Sagas jaialdia bueltan da
-
Las cantineras de los Alardes de Irun brillan en su noche de presentación