Maiatzeko azken larunbatean, ohitura den bezala, La Salle ikastetxearen egun handia ospatuko da.

Eguerdiko 12.00etan hasiko dira. Izan ere, judo emanaldia eskainiko dute LH4, 5 eta 6. mailakoek. Ondoren iaz DBH4 bukatu zuten ikasle ohien topaketa izango da eta 16.00etan izango da jaiaren hasiera. Ordu berean, haurrentzako jolasak eta tailerrak egongo dira. Baita pilota txapelketako finalak ere. Ondoren, haur parkearen irekiera izango da. Guraso eta ikasleen artean eskubaloi eta futbol partidak izango dira eta 20.00etatik aurrera txikientzat diskofesta egongo da, afaria eta dantzaldiaren aurretik.