1.200 mendizalek baino gehiagok parte hartu dute Beitia martxan
Bihar kirol ekitaldi honi buruzko dokumentala estreinatuko dute Zelai Arizti aretoan
Atzo goizean Iñaki Beitairen omenezko mendi martxaren 25. edizioa egin zuten Urretxu, Zumarraga eta inguruko herrietako mendietan. Euskal Herria osotik etorritako 1.200 mendizalek baino gehiagok parte hartu zuten.
32 kilometroko ibilbidea osatu zuten. Irimo, Trekutz, Elosu, Aizpurutxo, Oleta, Oñamendi, Samiño, Pagotxoeta, Izazpi eta Antiotik pasa ziren, besteak beste.
Aldarrikapenereko tartea ere egon zen: UZ Bizi plataformak Plastic Energy enpresak Zumarragan ireki nahi duen lantegiaren aurkako informazioa banatu zuen.
Aipatu bezala, aurtengoa 25. edizioa izan da. Hori dela eta, martxari buruzko dokumentala egin dute. Bihar estreinatuko dute, 19.30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Aurreko edizioetako irudiak eta Beitiaren lagunen hitzak jaso dituzte.
Bestalde, antolatzaileek erreleborik agertu ezean, antolaketa lana utziko zutela eman zuten ezagutzera duela hilabete batzuk. Zorionez, Urretxu eta Zumarragako gazte talde batek erreleboa hartzeko asmoa azaldu du. Aurten dagoeneko laguntzen aritu dira eta datorren urtean egungo lan taldeak eta lan talde berriak elkarrekin antolatuko dute mendi martxa.
Temas
Más en Bertan
-
EH Bildu, PP y Elkarrekin Podemos reclaman la continuidad de la estacion de Altzola en las Juntas Generales
-
El Ayuntamiento de Irun prevé ampliar la plantilla de la Policía Local con 15 nuevos agentes hasta 2027
-
Arrasate se llenará de almas y misterio
-
Las remeras de Orio denuncian "mal trato y desigualdad" por parte del club