Bihar, Bizilore eskolaren bigarren eskuko azoka
Kontzejupen jarriko da goizez eta arratsaldez eta produktuen aukera zabala izango du
Bizilore eskola aktiboak bigarren eskuko azoka jarriko du Kontzejupen bihar 10.00etatik 19.30era. Merkatu txiki honetara hurbiltzen direnek helduentzako zein haurrentzako arropa erosteko aukera izango dute. Horretaz gain, jostailuak, liburuak, sehaskak, bizikletak, etxeko tresnak eta beste hainbat gauza aurkituko dituzte oso prezio onean.
Azokan lortuko den dirua Bizilore eskolak garatzen dituen proiektuei jarraipena emateko erabiliko da. Bizilore proiektu autogestionatua da, eta bihar Kontzejupen egingo denaren moduko ekimenak oso garran-tzitsuak dira bere jarduera finantzatzeko.
Temas
Más en Bertan
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos