Gasaren eta argindarraren fakturen inguruko saioak
Hernaniko Energia Bulegoak Etxeberri, Latsunbeberri eta Portu auzoak bisitatuko ditu
Hurrengo asteetan zehar, Energia Bulegoak informazio saioak eskainiko ditu Hernaniko auzoetan gasaren nahiz argindarraren fakturak ulertu eta merkatzeko aukerak ikusteko.
Bileran azaltzen dena hobeto ulertzeko, auzokideei etxetik fakturak ekartzea gomendatzen zaie. Hauek saioetan aztertuko dira.
Antolatu den hurrengo saioa bihar Etxeberri auzoan burutuko da, Auzokide bizilagunak auzo elkartearen lokalean (Etxeberri auzoa, 3).
Apirilaren 24an Latsunbeko Iturritxo auzo elkartearen lokalean (Latsunbeberri auzoa, 32) emango dituzte azalpenak.
Programatutako azken bilera, Portun izango da apirilaren 25ean, hemen ere Portuko auzo elkartearen lokalean (Ibarrolaburu plaza, 9, behea eskubia).
Bilera guztiak 19.00etan hasiko dira eta bizilagunek euren galderak egin eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.