Villabona: 771 kilo hondakin erretiratu dituzte natur guneetatik
Urtzain taldearekin elkarlanean, herriko ibai, erreka eta natur guneak garbitzen ditu Udalak
Villabona – Amasa-Villabonako Udalak, Urtzain taldearekin elkarlanean, herriko ibai, erreka eta natur guneak garbitzen jarraitzen du. Hilero astebetez, Amasa-Villabonako eremu naturaletan pilatutako hondakinak jaso, erretiratu eta sailka-tzen ditu, ondoren Tolosaldeko Mankomunitateak dituen Garbiguneetara eramateko. Horrela, otsaila eta martxoan 771 kilo hondakin erretiratu dituzte.
Otsailean Oria ibaiaren ezker eta eskuineko ertzetan pilatutako hondakinak bildu zituzten; beilatokitik hasi eta Maiatzaren 1 plazaraino batetik, eta Sacemetik Zizurkilgo mugaraino bestetik. Guztira, 292,955 kilo hondakin erretiratu ziren hil horretan.
Martxoan ere Oria ibaiaren er-tzak garbitzen jarraitu zuten, An-tzibarko presa inguruan eta Ubegun industrialdean, hain zuzen ere. Beste 478,490 kilo hondakin bildu zituzten azken hilabete honetan.
Eremu hauetan mota guztietako hondakinak topatu zituzten: gurpilak, koltxoiak, arropak, plastikozko botilak, eraikuntza hondakinak, zabor poltsak … bi hilabetetan, guztira, 771,445 kilo hondakin.
Amasa-Villabonako Udalak ingurumenarekiko jarrera arduragabeak salatzeaz gain, herritarrei arduraz eta errespetuz jokatzea eskatu die: “Guztion ardura da ingurumena zaintzea”.