Síguenos en redes sociales:

Haurrentzako aisialdi gunea Pazko Asterako

Ederrena pilotalekuan jolasak egongo dira, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta

urretxu

– Zumarraga eta Urretxuko udalek haurrentzako aisialdi gunea antolatu dute Pazko Asterako. Urretxuko Ederrena pilotalekuan egongo da, datorren asteartetik ostiralera.

2-10 urteko haurrek tailerrak (eskulanak), jolas erraldoiak, futbolina, ping-pong mahaia, badminton sareak eta puzgarriak izango dituzte. Gainera, bi puzgarri berezi egongo dira 2-5 urteko haurrentzat.

Ordutegia

Parkea asteartetik ostiralera irekiko da. Asteartean 17.00etatik 19.00etara eta gainontzeko egunetan 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara. Sarrerak 2,5 euro balio du, saioko (goizekoa edo arratsaldekoa). Egun osoko sarrerak 4 euro balio du. Sarrerak Ederrena pilotalekuan bertan salduko dira, asteartetik aurrera.

Urretxuko Udalak 9-12 urteko haurrentzat ekintzak ere antolatu ditu. Horiek Santa Barbaran izango dira eta izen-ematea martxoaren 31n itxi zen. – A.Z.