Aste Santu eta Pazko Astean, bihartik apirilaren 16ra, Astigarragako Sagardoetxeak dastaketa gastronomiko berezia eskainiko die bisitariei. Ohiko bisita gidatuaz gain, museoak sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa eskainiko du: Idiazabal JD gazta, Roncal JD gazta eta Iraty JD gazta.
Esperientzia honetan parte hartu nahi duten helduek zazpi euro ordaindu beharko dituzte; hamar eta hamazazpi urte artekoek, bost euro; aldiz, bederatzi urte artekoek sarrera doan izango dute, baina dastaketan ezingo dute parte hartu.
Bisiten ordutegiari dagokionez, bihartik apirilaren 9ra eta hilaren 11tik 15era, bisitak goiz eta arratsaldez egin ahalko dira. Aldiz, apirilaren 10 eta 16an, goizez bakarrik eskainiko dira dastaketak, konkretuki 11.00etan, 12.00etan edo 13.00etan.
Erreserbak egiteko edo informazio gehiagorako 943 550 575 telefonora dei daiteke (www.sagardoetxea.eus).