Orioko EAJk kudeaketa batzuk jarri ditu martxan Trantsizio Ekologikoko Ministerioarekin Oribarzar hondartza berreskuratzeko proiektuan aurre egiteko. Estatuko Aurrekontu Orokorrek diru partidak esleitzen dituzte eta EAJk 8 milioi lortu ditu. Orioko jeltzaleekin batera egindako lanaren ondorioz, Espainiako Gobernuari jakinarazi dio naturgune hori berreskuratzeko aukerarik onena zein den.

Hondartza zaharberritzeko dagokion zuzkiduraz gain, onartutako Estatuko Aurrekontuen hitzez hitzeko idazkerak dioen bezala, Orioko aterpetxea eraisteko eta ingurua sanea- tzeko eta lehengoratzeko milioi bat euro ematea erabaki zen eta bost milioi euro Gipuzkoako Foru Aldundiari lurrak erosteko eta aterpetxe berria eraikitzeko. Aurrekontu partida horiek esleituta eta proiektuen definizioan aurrera egiteko asmoz, EAJk Trantsizio Ekologikoko Ministerioari jakinarazi dionez, Oribarzarko hondartza berrantolatzeko aukerarik egokiena hondartza zaharberritzeko Proiekturako Ministerioaren dokumentazio ofizialean 1. Lurreko Alternatiba da egokiena: egungo Txurruka aterpetxea inguratuz kaira sartzeko bide berrri bat definituz izena duen dokumentuan.