“Hemen zaudete hilabetez hilabete herrigintzan lanean zabiltzatenak. Hemen ikusten ditut, baita ere, azken lau urteotan nirekin batera, konbikzioz, herri hobeago baten aldeko lanean jardun duten zinegotziak. Eta, hemen, nire atzean dut lan talde berria. Ohore bat da erronkaren fase berriari lantalde sendo honekin heltzea”, adierazi zuen atzo Oñatiko alkate eta EH Bilduren zerrendaburu den Izaro Elorzak.

Arrasateko ekitaldia Maddalen Iriarteren babesarekin. | ARGAZKIA: EH BILDU

Koalizio abertzaleak 20 pertsonez osatutako zerrenda aurkeztu du udal hauteskundeetarako. Beraz, hautagaitzaren bigarren postuan Xabi Igartua doa, eta ondoren: Lierni Altube, Anik Zubizarreta, Iñigo Ruiz, Iñaki Olalde, Saioa Arkonada, Iker Oñate, Asier Lauzurika, Ekhiñe Mendi, Idoia Aierbe, Jesus Aranburu, Juanje Anduaga, Haizea Agirre, Rosa Igartua, Heddu Said, Arkaitz Bengoa, Marilo Unzurrunzaga, Amaia Goitia eta Jesus Mari Aranburu.

“Lan talde bikaina aurkezten dugu. Arlo, ezagutza eta esperientzia ezberdineko kideok osatzen dugu, jende konprometitua eta langilea. Azken lau urteotan aritu garenon esperientzia eta aurpegi berrien freskotasuna uztartzen dituen taldea. Eta hori motibazio iturri da. Eragiten eta egiten jarraitu nahi dugunaren adierazle. Duela ia 12 urte aldatu genuen herri honen norabidea. Eta asko dira etorkizuna marrazten segi nahi duten kideak. Pozgarria da hori”, gaineratu zuen Elorzak.

Arrasate “biziberritu”

“Talde prestua, konprometitua eta profesionala osatu dugu. Administrazio publikoak, enpresa munduak edota herrigintzak nola funtzionatzen duten oso ondo ezagutzen duena; herriko politikari benetako zukua atera eta herritarren mesedetan lan egiteko prest dagoen taldea”, azpimarratu zuen atzo Arrasateko EH Bilduren alkategai den Maider Morrasek hausteskundeetarako zerrendaren aurkezpenean. “Itzalita dagoen herria biziberritzeko beharra” ere defendatu zuen Morrasek.

Ordenaren arabera, honako hauek osatzen dute zerrenda: Kepa Urteaga, Garazi Etxeberria, Joseba Ezpeleta, Mikel San Miguel, Jasone Giraldo, Jaime Bengoa, Asier Murguzur, Gladys Fernandez, Andoni Arratibel, Karmele Irazabal, Eñaut Arriaran, Itsaso Beitia, Juan Antonio Barberan, Amaia Arana, Ander Santiago, Iraia Elortza, Txomin Belategi, Ainhoa Arana, Aitor Arostegi eta Jone Etxebarria.