Herritarrengandik maiz jaso du Orioko Udalak hondar- tza inguruan komun autogarbi- tzaile bat jartzeko eskaera. Orain, herritarrei entzunda, ahateen gunearen ondoan, komun garbi- tzaile bat jartzeko lanak adjudikatu ditu eta Servicios Públicos Ibéricos enpresa arduratuko da obra horietaz eta maiatzaren bukaeran amaituko dutela aurreikusten dute (sei aste, gutxi gora behera eta ondo joanez gero, udako denboraldia hasi aurretik egongo da). Muntoko parkearen ondoan dagoenaren antzekoa izango da komun berria.
Herriko aisialdiko gune garran- tzitsuenetakoa da Orioko hondar- tza eta, gainera, bertan berdegune zabala eta haurrentzako parke handia dago. Uda garaian, kabinak zabalik daudenean, hango komunak egoten dira erabilgarri, baina udazkenetik udaberrira ez da zerbitzurik egoten inguru horretan. Horregatik, Orioko Udalarentzat garrantzitsua izan da hutsune horri erantzuna ematea.