Josu Idigoras Egia da EAJren Zumarragako alkategaia. Hautagaiak azaldu duenez, “indarrez eta ilusioz” heltzen dion erronkari eta Zumarraga “berpiztearen alde” lan egiteko konpromisoa hartu du.

Idigorasek Enpresa ikasketak egin zituen eta Ordiziako Sueskola Fundazioan lan egin zuen. Egun Suhiltzaileen Foru Zerbi-tzuko zuzendaria da. Urretxu-Zumarraga Ikastolako lehendakaria izan zen.

Eskarmentua du udal kudeaketan eta ongi ezagutzen du barrutik Zumarragako Udala, azken hiru legealditan zinegotzi izan baita.