Gizarte Zerbitzuen leku aldaketa Azpeitian
1766 Matxinada kalean kokatu dira eta astelehenean barrutik ikusteko aukera izango da
1766ko Matxinada kaleko 3. eta 4. zenbakietan kokatuko dira Gizarte Zerbitzuen bulego berriak, Alberdieneko etxeen beheko solairuan. Astelehenean 10.30ean zabalduko ditu ateak, eta 12.00ak bitartean azpiegitura barrutik ikusteko aukera izango dute herritarrek. Aurrerantzean hara joan beharko dute zerbitzua jaso nahi duten herritarrek. Hala ere, zerbitzua eskaintzen jarraituko dute 943 15 71 92 telefono zenbakian, eta beharrezko jotzen duten kasuetan, baita aurrez aurre ere.
Udalak adierazi duenez, azken urteotan asko hasi da Gizarte Zerbitzuen saila, bai eskaintzen dituen zerbitzuen kopuruan, baita giza baliabideetan ere, eta udalak zerbitzu horiek udaletxeko bigarren solairutik egoitza berrira lekualdatzeko erabakia hartu zuen herritarrei eskurago jartzeko helburuarekin.
Temas
Más en Bertan
-
Dos nuevas neveras Residuo Cero contra el desperdicio de alimentos en Eibar
-
De China a Legazpi, a ganar el campeonato de aurresku
-
La alcaldesa de Irun y el consejero de Seguridad analizan la situación de la criminalidad en la ciudad
-
El PNV pide más inversión para mejorar el estado de la red viaria de Arrasate