‘Gazteak eta mugikorrak’ hitzaldia antolatu dute Urnietan
Urnietako kiroldegiko gelan burutuko da martxoaren 14an eta izena eman behar da
Gazteak eta mugikorrak: gurasook zer egin dezakegu? hitzaldia antolatu du Urnietako Udalak. Hitzaldia Bidelagunek bideratuko eta elebietan izango da. Saioa martxoaren 14an burutuko da 17.30ean, udal kiroldegiko boxetako gela balioanitzean.
Bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute martxoaren 13a bitartean. Horretarako ondorengo aukerak daude: presentzialki, Bertan eta Gazte Informazio Puntuan edo telefonoz, 943 008 033 zenbakira deituta.
Mugikorra izateko adinaz, gurasoen ereduaz eta sare sozialetaz hitz egingo dute.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones