Usurbilen trafikoan aldaketak egongo dira
Igandeko Irisasi BTT probaren ondorioz, Bizkarreko sarrera itxita egongo da goizean
Igandean Irisasi BTT Hotzak akabatzen proba egingo dute Usurbilen, eta, horren ondorioz, hainbat aldaketa izango dira trafikoan. Esaterako, Bizkarreko herri sarrera itxita egongo da 8.00etatik 14.00etara. Tarte horretako Donostia-Zumaia autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta herrira sartu-irteerak ere San Inaziotik egin beharko dira.
Santuenean Zubietarako bidea moztuta egongo da, baita Kale Nagusiaren hasiera eta eliza arteko tartea ere.
Udaltzaingoak ahal den neurrian lasterketa pasako den inguruetan kotxerik ez hartzeko gomendatu du.
Temas
Más en Bertan
- 
                
                                        Beasain enseña a actuar ante emergencias cardiacas
- 
                
                                        La Semana de Mineralogía de Urretxu ofrece la oportunidad de meterse en varias películas
- 
                
                                        El Pleno de Irun aprueba una subida del 2,7% en los impuestos municipales para 2026
- 
                
                                        Trabajadores de Txinzer se movilizan en Irun ante el bloqueo del convenio colectivo