Usurbilek 830.000 euro laguntzetara bideratuko du
Udalbatzak 2023-2025 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du aho batez
Usurbilgo Udalak 830.000 euro inguru bideratuko ditu dirulaguntzetara, urtero, 2025era bitartean. Hala erabaki zuten, aho batez, abenduko Udalbatzan, 2023-2025 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartuta.
Plan horren eranskinetan zehazten dira udal sail bakoitzetik zenbat diru zein modutara banatuko den, lortu nahi diren helburuen arabera.
Urte bakoitzean eranskin berriak onartu beharko ditu Udalbatzak, aurreko ekitaldiaren amaieran; ekitaldian zehar, berriz, esanguratsua ez den aldaketaren bat egin behar bada, alkate dekretuz bideratuko dute.
Hurrengo urratsa lerro bakoi-tzaren oinarriak idatzi eta deialdiak egitea izango da. Dagoeneko egin dute 2022ko dirulaguntzak baloratzeko batzordea, eta hortik eratorriko dira oinarri berriak. Gauzak horrela, deialdiak urte hasieran egitea aurreikusten dute.
Temas
Más en Bertan
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun
-
Ordizia premia a los mejores cómics y microcuentos del curso