Usurbilgo brigadarako lau langile behar dituzte
Hautatuak direnak bost hilabetez, abendutik maiatzera, arituko dira lanaldi osoan
Aurten ere Usurbilgo udal brigadan bost hilabetez lan egiteko lau lanpostu eskainiko ditu Udalak, Beterri-Buruntzako enplegu planaren barruan. Hautatuak direnak abendutik maia-tzera arituko dira lanean, eta lanaldi osoko jarduna izango dute.
Deialdi honen helburua herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko da. Izen-emateak Lanbideren bidez izango dira, eta, aurreikuspenen arabera, gaurtik aurrera irekiko da epea, Lanbideren webgunearen enplegu atalean.
Usurbilen bizi diren pertsona langabetuei zuzendutako eskain-tza da, eta lautik bi postu emakumeentzat izango dira. Lanpostua lortu ahal izateko, hiru baldin-tza bete beharko dituzte: Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea, Usurbilen erroldatuta egotea eta 2021ean programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea. – A.M.
Temas
Más en Bertan
-
Irun propone música, teatro y cine para disfrutar este fin de semana
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras