Oiartzungo Udalak eta Ondarearen Mahaiak herriko ondarea eta historia ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu dituzte. Egitaraua larunbatetik azaroaren 27ra luzatuko da.

Dohainik izango dira ekintza guztiak, baina parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eskatu dute antolatzaileek, turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatzita edo 943 494 521 telefonora deituta.

Ondarearen jardunaldien laugarren edizioa izango da. Aurtengo berritasun nagusietako bat irakasleentzat antolatutako tailerra izango da. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak azaldu duenez, “irakasleei herriko ondarea erakutsi nahi diegu: non dagoen jasota, zein baliabide dituzten honen lanketa egiteko, horrela haur eta gaztetxoei transmititzeko aukera izan dezaten”.

Arestian aipatu bezala, lehenengo ekintza larunbatean izango da Elementu zibilak Doneztebe elizan eta inguruan izenburupean. Parte-har-tzaileak Doneztebe plazan elkartuko dira 10.30ean.

Astebete beranduago, azaroak 19an, Lihoa ehunan bihurtuz, Bixen eta Estanis omenduz izeneko erakusketaren irekiera izango da, udaletxeko pleno aretoan 11.00etan. Bertan, lihoaren prozesua azalduko da.

Erakusketa azaroaren 27ra arte bisitatu ahalko da udaletxeko pleno aretoan, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.

Azaroaren 24an, Irakasleentzat Oiartzungo ondarearen inguruko tailerra burutuko da udaletxeko pleno aretoan, 17.00etatik 18.30era.

Azkenik, azaroaren 26an, larunbaean, Plazatik Sutarrera, eskulturartean, paseoan… ibilaldia izango da. Partaideek Doneztebe plazan egon beharko dute 10.30ean.