Esneki, Euskal Herriko gazta eta esnekien azoka berezia, ospatuko da Tolosan ostegunetik larunbatera.
Egitarua ostegunean hasiko da 18.30ean Fronton jatetxean egingo den Delaletxe: errezetak esnekiekin gazteentzako sukaldaritza ikastaroarekin. Ondoren, 19.00etan, Tolosako elkarte gastronomikoentzako formakuntza eta dasteaketa izango da. Ostiralean, aldiz, 10.00etan hasita, Basque Culinary Centerren topaketa sektoriala egingo dute. Arratsaldean, 18.00etan, Errapetik ahorainoko bidea familientzako esperientzia izango da Tolosako ferialekuan eta 20.30ean, ferialekuan bertan, esnekien inguruako afaria. Larunbatean, aldiz, azoka berezia izango da Trianguloa eta San Fran-tzisko pasealekuan (8.00); XIII. Frisoi Txapelketa ferialekuan (9.45); gazten dastaketa gidatuak (10.00etan hasita); Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa Beotibar pilotalekuan (11.00) eta Esnetan jarduerak San Frantziskon (11.00).