Ilargiak eta landareak agendaren aurkezpena egingo da gaur, 18.30ean, Alegiako kultur etxean. Bizi Baratzea egitasmoaren barruan, Argiak urtero argitaratzen du agenda eta ilargiaren araberako urte guztiko lanak biltzen dira. Landareekin egiten diren lanak jaso eta ikasteaz gain, agendan idatziko daitezke gure bizitzako hitzorduak, gogoan hartu beharrekoak eta gainerakoak. Agendaren eegile diren Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak hitzaldia eskainiko dute. Iñaki Sanz Azkue biologoak ere hartuko du parte eta hitzaldiaren ostean, Unai eta Eñaut Agirre bertsolariek piztiei buruzko bertso zaharrak abestuko dituzte.