Azpeitiko hainbat landa-eremutan eta Urrestillan erroldatutako bizilagunei zuzendutako Auzo-taxi udal zerbitzua 2023an erabili nahi duten herritarrek dagoeneko egin dezakete erabiltzaile txartela udaletxeko lehen solairuan kokatuta dagoen Herritarren Zerbitzuan edota Udalaren web guneko dirulaguntzen atalaren bitartez.
Udalak jakinarazi duenez, iaz ateratako txartela berritu behar da zerbitzua erabiltzen jarrai-tzeko; eta txartela lehen aldiz atera nahi dutenek ere, horretarako aukera izango dute.
Izan ere, “abenduaren 31tik aurrera ezin izango da zerbitzua erabili aurtengorako ateratako txartelarekin”.