Integrazioa sustatu duten Urola Garaiko enpresak saritu dituzte
Atzo arratsaldean eskualdeko foro industriala egin zuten Antioko interpretazio zentroan
- Atzo arratsaldean foro industriala egin zuten Antioko interpretazio zentroan, Ziurgabetasun garaiak kudeatzen lemapean. Urola Garaiko enpresen topagune horretan merkatuaren egoeraren analisia egin zuten eta bere irakurketa estrategikoa errazteko gako ba-tzuk partekatu zituzten.
Parte-hartzaileen artean, Iker Estensoro Aldundiko Sustapen Ekonomiko zuzendaria, Jon Gurrutxaga Aldundiko Berrikuntza zuzendaria, Aitor Urzelai SPRIko zuzendaria, Jon Luqui mankomunitateko eta Uggasa garapen agentziako lehendakaria, Xabier Arratibel UGLE lanbide eskolako zuzendaria, Itziar Salaberria Uggasako zuzendaria eta hainbat enpresetako ordezkariak egon ziren.
Energiaz, lehengaiez, talentuaz, digitalizazioaz, praktika onez eta enplegu inklusiboaz hitz egin zuten, besteak beste.
Bukaeran, Gizlan sariak banatu zituzten. Bazterketa arriskuan zeuden pertsonei lana eman dieten hamalau enpresa saritu zituzten: BST Rods, Egumendi, Katea Legaia, Leihoetxe, Mecanizados Eraiki, Rile, Eitza, Loidi, Mendizabal, Zorrotz, Alkorta y Mendizabal, Alkor, Estrulaser eta Met Meka.
Temas
Más en Bertan
-
Ezezagunok: 18 años derribando barreras
-
Adiós al viejo Iturripe: Arrasate derribará el actual edificio y los frontones para construir un nuevo polideportivo
-
Zarautz inicia un diagnóstico LGTBI+ para conocer la realidad del colectivo en la villa
-
Usurbilen Txokoalde auzoko zubia ekainaren 2an itxiko da