Síguenos en redes sociales:

Hainbat ekitaldi egongo dira Urola Garaian Emakumeen eguna dela eta

- Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur mundu osoan, baita Urola Garaian ere. Herri guztietan egongo dira ekitaldiak.

Ezkio-Itsasori dagokionez, igartubeitibaserria.eus webgunean Baserritik, begirada bat gure baserriari elkarrizketa egongo da ikusgai. Bestalde, 18.00etan herriko emakumeek argazkia aterako dute udaletxeko plazan. Ondoren, kafe-tertulia egingo dute.

Legazpin kontzentrazioa egingo dute: 19.00etan, Euskal Herria plazan. Ekitaldi hau Matraka talde feministak antolatu du.

Larunbatean, berriz, antzerki saioa egongo da Latxartegi aretoan. 13.00etan esCupido Amor lana an-tzeztuko dute Latxartegi aretoan. Ondoren, luntxa egingo dute gizarte zentroan. Luntx honetan izena eman dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Antzerki saioa eta luntxa Urola Garaiko Berdintasun Arloak antolatu ditu.

Urretxu eta Zumarragako ekitaldiei dagokienez, emakume pentsiodunek mahai informatiboa jarriko dute gaur 11.00etan Areizaga-Kalebarren plazan. Bertan, xingola moreak banatuko dituzte.

19.00etan, berriz, akelarrea eta minimanikalejira egingo dute, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta. Ekitaldi hau Urola Garaiko Koordinadora Feministak antolatu du.

Bihar, 20.30ean, zineklub saioa egongo da Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Alegría filma emango dute. Zineklub saioa Tania Sirianyk aurkeztuko du. Ekitaldi hau Urola Garaiko Berdintasun Arloak eta ButaK 21 zineklub taldeak antolatu dute.

Martxoaren 8aren inguruko ekitaldiekin bukatzeko, ostiralean, 20.30ean, Noche de fuego pelikula emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Zine emanaldi hau ButaK 21 zineklub taldeak antolatu du.