- Eltzeitsu solidarioak jarriko ditu herriko saltokietako mostradoreetan Orioko dendarien eta ostalarien Arkupe elkarteak. Udalak eta Caritasek babestutako ekimena da aurtengo Gabonetako ekintza berritzaile hau, eta bi helburu ditu: herriko familia zaurgarrienei laguntzea eta gertuko merkataritza babestea.
Ekimena asteburu honetan abiatuko da eta Orioko elikagaien banku gisa funtzionatuko du. Hain zuzen, aurreko urteetan egin izan den janari-bilketa egin partez, aurten dirutan jasoko da herritarren ekarpena. Eltzeitsu Solidarioak Arkupeko saltokietako mostradoreetan jarriko dira, ekarpen horiek jasotzeko. Horien aldamenean, berriz, ekimenaren nondik norakoak azaltzen dituen kartela jarriko da, herritarren zalantzak argi-tzeko.
Jarraituko duten prozesua kartelen bidez iragarriko duten arren, antolatzaileek xehetasun guztiak azaldu nahi izan dituzte aurrez. Bezeroek eltzeitsuetan diru-ekarpena egiteko aukera izango dute. Dirua Caritasek jasoko du ondoren eta, biltzen duten kantitate horrekin, produktuak erosiko ditu Orioko dendetan, gero poltsetan bildu eta, Udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, herriko familia zaurgarrienen artean banatzeko. Betiere premiaren eta pertsona bizikideen zenbatekoaren arabera emango dituzte jaki guztiak. Momentuz, kanpaina honen hasierako data eman badute ere, ez dute iragarri amaiera data zeha-tza.
Bildutako dirua Caritasek jasoko du eta ondoren produktuak erosiko dituzte Orioko dendetan behar handien duten familientzako