42. Natur Asteako ekitaldiei gaur ekingo diote
- Pasa den urteko geldialdiaren ostean, urteroko ekitaldi guztiak berreskuratu ditu Zarauzko Arkamurka Elkarteak. Hala, gaurtik hasi eta igandera bitartean, natura ardatz hartuta, hitzaldiak, erakusketak eta ikus-en-tzunezkoak protagonista bilakatuko dira.
Gaur, Jose Luis Albizu Golindorenomenez hitzaldia izango da. Mikologiaz eta Artikutzaz jardungo da Aranzadi eta Arkamurka elkarteetako kidea den Joxepo Teres. Modelo aretoan, 19.00etan hasiko da saioa.
Asteazkenean hitzartu dute bigarren jardunaldia. Enarak proiektua Zarautzen, hegazti intsektujaleek duten garrantziari buruz herritarrak sentsibilizatzen hitzaldia emango du Maite Laso Aranzadi zientzia elkarteko kideak. Kasu honetan Arkamurka elkartearen egoi-tzan (Santa Marina, 2) izango da, 19.00etan.
Ostegunean, Egia al da onddoak desagertzen ari direla? Onddoen kontserbazioan dauzkagun erronkak hitzaldia eskainiko du Ibai Olariaga Aranzadiko mikologia saileko koordinatzaileak. Modelo aretoan izango da saioa, 19.00etan hasita.
Ostiralean, Zarauzko bioaniztasunaren txanda iritsiko da. Eneko Azkue Arkamurka elkarteko kidearen eskutik, horren inguruan jardungo dute Arkamurkako egoitzan bertan, 19.00etan.
Jose Luis Albizu Golindoren omenezko perretxiko erakusketarekin amaituko da aurtengo Natur Astea. Merkatu plazako beheko solairuan egingo dute igandean, goiz eta arratsaldez egongo da ondorengo ordutegian: 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 19.30era. Arkamurka elkartetik herritarrak animatu nahi dituzte ekitaldietan parte hartzera.
Temas
Más en Bertan
-
Zarautz invita a la ciudadanía a reflexionar sobre la vivienda
-
Euskal matriarkatua, protagonista Elgoibarren, 'Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasketa” izeneko zikloan
-
Fiesta e identidad tomarán forma en el Debarren Eguna
-
Eibar se vuelca con la diversidad a lo largo de los meses de mayo y junio