- Saguzarrak hobeto ezagutzeko familiei zuzenduta antolatu du Saguzar gaua Fagus-Alkiza interpretazio zentroak uztailaren 3an. Alkizako hilerri ondoko aparkalekuan elkartuko dira 20.45ean eta Naturtzaindiako kideen azalpenak entzun ondoren ibilbide gidatua egingo dute. Bi ordu inguruko saioa izango da eta bi zati izango ditu.

Beharrezkoa izango da izena ematea kultura@alkiza.eus helbidera edo 688 604 466 zenbakira idatziz. Alkizarrentzat eta hamabi urtez azpikoentzat doan izango da eta gainerakoek bost euro ordaindu beharko dituzte.