Beasaingo Udalak 'GoiOsasunlab' proiektuan murgildu du herria

17.08.2020 | 23:59
Beasaingo kaleetan barrena, hainbat herritar paseatzen eta gazteak bidegorritik bizikletan ibiltzen.

Beasainen, hasieratik azaldu du Udal Gobernuak herritarren ongizatea bultzatu eta hobetzeko asmoa, eta behin baino gehiagotan jarri du begirada adinekoengan. Haien bizi kalitatea hobetzea du asmotzat, eta oinarri sendoak jarri nahi dituzte ondoren, urteen joan etorrian halako egitasmoak denboran eutsi dezaten eta ez daitezen gelditu paperean azalduta baina errealitate egin gabe.

Hain zuzen ere, eta egungo egoera horren adibide da, adineko pertsonak erdigunean daude, gizarteak haien osasuna zaintzeko neurriak hartzea beharrezkoa dela erakutsi du bizi dugun pandemiak; arreta gehien behar eta bereganatzen duena da adineko pertsonena.

Hori kontuan izanda, Beasaingo Udalak eskaintzen duen gizarte zerbitzuak, menpekotasuna murrizteko asmoarekin, proiektu berri batetan murgildu du herria: GoiOsasunLab proiektuan. Egitasmo honen helburua adineko pertsonen bizitza autonomia luzatzea da, hau da, adinekoak haien bizitza inolako laguntzarik gabe ahalik eta denbora gehienean egiteko gaitasuna lantzea, beharrezko tresna eta erramintak jarriz horretarako. Behar bezala eginez gero, ez diraa kaxa batean gelditzen diren argibideak izango: etxez etxeko laguntzak edo eguneko zentroetan ematen diren sarrerak atzeratzen lagundu dezake. Bizitzeko autonomia luzatuz gero, adineko pertsonek etxean bizitzen jarrai dezakete, bizi kalitate duina mantenduz.

ekainetik Beasainen zahartze aktiboa sustatzeko egitasmoa aurrera eramateko prozesua orain hilabete batzuk hasi zen, ekainean hain zuzen ere. Programan parte hartzeko izena eman duten 70 urtetik gorako beasaindarrei borondatezko balorazio bat egin zaie saio digitalen bidez. Ikerketak bere gaitasun bio-psiko-sozialen azterketa izan du barne, izan ere, hori zehaztea beharrezkoa baita ondoren diagnosi orokor bat egin ahal izateko. Uztailean, berriz, egitasmoak urratsak emanez jarraitu du eta lortutako datuak elkarbanatu egin dira hainbat sektoreren artean: Beasaingo doktore, erizain eta udal teknikari eta zinego-tziz osatutako lantalde batek ikusi ahal izan ditu. Eskuratu diren horiekin, parte-hartzaileek azaldu dituzten beharrak identifikatu dira, azkenean, hori izango da lehen pausoa ondoren tresnak martxan jar-tzeko. Prozesuan Nagusilan elkarteko kideak ere parte hartzen ari dira eta prozesuaren jarraipen osoan zehar egongo dira.

Identifikatu diren beharren arabera, osasuna izango da eragin beharko den alorretako bat. Aditu asko ez dira nekatzen esateaz, zeinen garrantzitsua den bizitza aktibo bat mantentzea, eta ahal den heinean kirola egitea. Beasaingo Udalak ere ideia horrekin bat egiten du eta aspalditik jarri dituzte zahartzaro aktiboaren aldeko ekimenak. Gauzak horrela, irailean berrikuntzak etorriko dira eta pertsona eta adin bakoitzera egokituta egongo diren jarduera fisiko, kognitiboko edo osasunera zuzendutako tailer birtualak antolatuko dituzte eta haien harrera aztertu eta ebaluatuko da ondoren.

beste bi herritan GoiOsasunlab egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Adinberri Estrategiak finan-tziatutako Zahartze aktiborako programa bat da, Goierriko 70 urtetik gorako pertsonei zuzendua.

Beasainez gain, Itsasondo eta Ataunen ere jarri da martxan. Prozedura, baina, hiru herrietan berdina izango da. COVID-19aren pandemia medio, saioak aurrez aurrekoak izan beharrean, modu digitalean egin dira orain arte.

Programa martxan jarri eta jarraipena egiteko, bestalde, Udal bakoi-tzak bere lantaldea osatu du. Programan parte hartzen ari diren hiru herrietako Udalen esperientziak eta datuak eskualde mailan aztertuko dira, datuak eta esperientzia elkarbanatuko da, eta ondoren egoeraren analisi bat egingo da programa honen eraginkortasuna azter- tzeko.