Olentzerok eta Mari Domingik agenda betea dute egunotan Gipuzkoan barrena. Detailerik ez galdu!

Olentzero y Mari Domingi cuentan con una agenda repleta estos días por Gipuzkoa. ¡No te pierdas ningún detalle!

Bidasoa-Txingudi

  • Irun. A las 19.00 horas, Festival de Canto de Olentzero y Villancicos en la plaza San Juan, con la actuación de los coros AMPA San Juan Arri-La Salle San Marcial, Ametsa Txiki, Atzokoak, Ametsa, Nayade, Iga y Larreaundi.  
  • Hondarribia. A las 11.30 horas Festival Infantil Olentzero-Mari Domingi, en la calle Santiago, y a las 17.30 horas Olentzero eta Gabon Kanta Jaialdia en Gipuzkoa Plaza. 

Oarsoaldea

  • Errenteria. Ereintza elkarteko Olentzeroa 18.15ean irtengo da elkarteko egoitzatik (Juan de Olazabal 23). Biteri kalea, Madalen kalea, Mikelazulo, Santa Klara eta Andre Mari Kalean ibili ostean, Herriko Enparantzan amaituko du bere ibilbidea 20.00ak inguru. 
  • Lezo. 12.00etan Euskal Herria plazatik abiatuta, Hator Hator kantatzera ekitaldia burutuko da. Ondoren, 12.45ean, Aiton Bordatik Olentzero traktore batean aterako da Gabonetako kalejira burutzeko. 
  • Oiartzun. Olentzeroren laguntzaileak antolatuta, 17.30ean ikazkina eta Mari Domingi iritsiko dira Doneztebe plazara. 
  • Pasai Antxo. Bi Olentzero aterako dira: 11.15ean Alkartasuna elkartekoa eta 
  • 18.30ean Basari elkartekoa.
  • Pasai Donibane. Olentzero goizean baserriz baserri ibiliko da eta arratsaldean, 18.00etan, Mari Domingirekin Meipitik aterako da, abesbatzaren laguntzarekin. 
  • Pasai San Pedro. 18.00etan aterako da eta betiko ibilbidea egingo du. 
  • Trintxerpe. Olentzerori harrera Gernikan plazan egingo zaio 17.15ean eta gutunak 18.45era arte hartuko ditu. 19.00etan ibilbidea hasiko du Gernika plazatik. Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi Etorbidea eta Gudarien plazatik igaroko da Serafin Esnaolan amaitzeko. 

Buruntzaldea

  • Andoain. Aita Manuel Larramendi Ikastolak Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko du. 17.30ean, Zumea kalean Eguberri abestien jira
  • hasita, espigoira gerturatuko dira. Han, herriko umeekin elkartuko dira. 
  • Astigarraga. Olentzero eta Mari Domingi Santiagomenditik jaitsiko
  • dira eta 11.30ean haurrekin Foru plazan abestu ondoren, kalejiran ibiliko dira. 
  • Hernani. Ikazkina eta Mari Domingi Zinkoeneara 17.00etan iritsiko dira, Kaxkoan barrena kalejiran ibiltzeko. Amaitzeko, arratsaldeko 18.00etan, gutunak emateko aukera izango da Gabriel Zelaia plazan.
  • Lasarte-Oria. Olentzero, Mari Domingi eta lagunak 12.00etan desfilatuko dute herriko kaleetan barrena eta 12.30ean ikuskizun koloretsu bat emango dute Porrotx pailazoarekin batera, Okendo plazan. Horren aurretik, herriko ikastetxeetako haurrak kantu eskean ibiliko dira erdigunean barrena, 11.00etan hasita. Desfilearen eta emanaldiaren ostean, haurren eskutitzak jasoko dituzte Okendon bertan eta Antonio Mercero gunean.
  • Usurbil. Olentzero eta Mari Domingi 17.00etan iritsiko dira Kalezarrera galtzagorri, joaldun, adar-jole eta trikitilarien laguntzarekin. Handik Kaxkora abiatuko dira. Santuenea auzoan ere, Olentzero eta Mari Domingi ibiliko dira 18.00etatik aurrera.

Tolosaldea

  • Tolosa. Durante la mañana, a partir de las 10.30 y hasta la 13.30, Olentzero y Mari Domingi recibirán visitas en la carpa de Gure Zirkua. La entrada será gratuita. Por la tarde, a partir de las 17.30, saliendo de la Plaza del Ayuntamiento recorrerán las calles del pueblo. 
  • Ibarra. 18.00etan hasiko dute festa Ibarran Argindegitik plazara egingo duten jaitsierarekin. 18.30etan, plazan bertan, Alur Dantza Taldeak emanaldi laburra eskainiko du. Eta, 18.45etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete. Harrera 20.00ak aldera bukatuko da. 
  • Amasa-Villabona. En villabona recibirán a Olentzero y Mari Domingi cantando. A las 11.00 un grupo de villabonatarras se reunirá en la plaza del barrio Arroa, para salir en kalejira por la localidad. El acordeonista Aitor Furundarena y el directos Shrabani Aranzabe guiarán al grupo durante la fiesta.
  • Alegia. 11.00etan hasita, Alegiako herri eskolako ikasleek kaleak girotuko dituzte kantuan. 18.30etan berriz, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo zaie eskola atarian.
  • Lizartza. 18.30etan, Olentzerori harrera Zimitorioan.
  • Belauntza. 18.30etan, Olentzerok opariak banatuko ditu plazan. 
  • Bidania. 18.30etan, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria frontoian.

Goierri

  • Beasain. Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diete 12.00etan, Loinazko San Martin Plazan. 18.00etan, berriz, Zapatari kaleko errotondatik abiatuko dute gabon eskea.
  • Ordizia. Olentzero eta Mari Domingi 12.00etan iritsiko dira Plaza Nagusira. Arratsaldean, herrian zehar ibiliko dira.
  • Lazkao. 18.00etan, Olentzero eta Mari Domingi Agerretik jaitsiko dira. 18.30ean plazara ailatuko dira eta txalapartari eta txrikitilariek ongi etorria egingo diete.
  • Ormaiztegi. 11.30ean, Zubipetik irtengo dira Olentzero eta Mari Domingi, gabon kantuen doinupean. 18.30ean, ongi etorria egingo diete plazan.
  • Zegama. Olentzero eta Mari Domingirekin batera, gabon eskea Olaran auzotik abiatuko da, 18.00etan.
  • Idiazabal. Gabon eskea 10.30ean abiatuko da. 19.00etan, Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren txanda izango da.
  • Segura. Olentzeroren etorrera 18.00etan izango da, Lastalatik.
  • Itsasondo. 12.00etan ailatuko dira Olentzero eta Mari Domingi..
  • Altzaga. Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diete, 18.30ean, plazan.
  • Zerain. Olentzero eta Mari Domingi 19.00etan plazan izango dira eta goxoki eta gaztainak banatuko dituzte.

Urola Kosta

  • Zarautz. Goizeko 10.30ean eskulanak egingo dituzte eta Olentzerontzat gutunak, baita ere Santu Iturri Plazan. Horrez gain puzgarriak eta txistorrada egongo dira. Eguerdiko 12.30ean herri kirolak egingo dituzte. Bertan, harrijasotzaileak eta aizkolariak egongo dira. Arratsaldeko 16.45etik aurrera Iago Magoa egongo da Santu Iturri Plazan eta ikuskizunaren ostean Olentzero eta Mari Domingiren etorrera egingo da. 
  • Zumaia. Eguerdira bitartean, Niño Jesusen Eskean ibiliko dira. Eguerdiko 12.30ean Odietan hasita, Olentzerorekin kantuan ibiliko dira eta Gomezagoren etorrera egingo da. 17.30ean Gabon Koruak kontzertua eskainiko du parrokian eta ondoren kalez kale iibiliko dira. 17.30ean Gabon Koruaren lehiaketa egongo da Eusebio Gurrutxaga plazan eta 18.00etan toki berberean Jaiotsa ikuskizuna ikusi ahal izango da.
  • Orio. Haurrei eskainitako egun magikoa: 11.00etatik aurrera kantu-jiran ibiliko dira eta arratsaldean txokolate-jana izango da eta segidan Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera egingo da.
  • Getaria. Sahatsaga kaletik behera helduko dira Olentzero eta Mari Domingi 18.00etan. 
  • Aia. Gabon Eskea egingo dute baserriz baserri goizeko 9.00etan eta herrian zehar 17.00etatik aurrera.

Urola Erdia

  • Azpeitia. 12:30etan hasiko da kalejira San Martin egoitzan. Gurdian joango dira Olentzero eta Mari Domingi. Argitxo gaztetxoak kandilekin, ikazkinek, bi asto opariz bete-beteta, tuntturroek, txistulariek eta musika eskolako soinujoleek lagunduko diete bidean. 13:00etan, plazan, aurreskua egingo diete Itsasiko umeek, eta bertsoak kantatuko dizkiete Karmelo Etxegaraiko, Ikasberriko eta Iraurgiko ikasleek. Abestiak eta gaztainen banaketa izango dira plazan. Ibilbidea: Artzubia Etorbidea, Goiko Kalea, Plaza Nagusia, Enparan Kalea, Perez Arregi Plaza, Erdikale eta Plaza Nagusia. 
  • Azkoitia. Abarketatxo ludotekak antolatu duen kalejiran parte hartuko duten haurrak ludotekan bilduko dira 11.00etan. Elkarguneko biribilgunean bat egingo dute Olentzerorekin eta Mari Domingirekin kalejirari hasiera emateko 11.30ean. San Martin ermitako kanpaiak iragarriko du Olentzero eta Mari Domingi Azkoitira heldu direla. Ibilbidea eliz atarian bukatuko da eta Olentzerok eta Mari Domingik bertan jasoko dituzte umeen gutunak. 12.30ean Gabon kantez disfrutatzeko aukera egongo Kontzejupen Musika Banda eta Iraurgi abesbatzaren emanaldiekin. 
  • Zestoa. Zestoarrek harrera egingo diete Olentzerori eta Mari Domingiri Lauiturrin 17:30ak aldera.

Urola Garaia

  • Ezkio-Itsaso. Baserriz baserri eta etxez etxe abestuko dute.
  • Legazpi. Goizean, Legazpiko Udalak, Domingo Agirre eta Haztegi ikastetxeek eta Doinua musika eskolak antolatutako kantu erronda. 11.00etan abiatuko dira Laubidetik. Santikutz egoitzan geldialdia egingo dute eta amaiera plazan izango da. Brinkola auzoan, berriz, kantu eskea egingo dute baserriz baserri. Armuño elkartetik abiatuko dira, 15.00etan. Arratsaldean, Lekanazpik antolatuta, kantu erronda egingo due herriguneko kaleetan. 17.30ean abiatuko dira Goierri tabernatik eta Gernika enparantzan amaituko dute, 19.30ean.
  • Urretxu eta Zumarraga. Goizean zehar, ikastetxeetako haurrek kantu eskea egingo dute bi herrietako kaleetan. 18.00etan Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak bi herrietako kaleetan abestuko du. Arratsaldean, Lepaka haur eta guraso taldeak antolatuta, Eguberri, eguzki berri ekitaldia egingo dute. Desfilea 18.30ean hasiko da. Zumarragako Zelai Arizti parketik Urretxuko Gernikako Arbola plazara joango dira. Bertan, musika, dantza eta sua izango dira. Eguberri, eguzki berri neguko solstizioarekin lotzen duten ekimena da. Helburua, naturarekiko harremana eta kultura ondarea berreskuratzea da.

Debagoiena

  • Arrasate. Txoronpiok, Txoronpiak eta Basajaunek auzoetan jasoko dituzte Olentzeroren gutunak, 11.20etik aurrera. 13.30ean, Herriko plazara helduko dira. Ikazkinari ongietorria emango diote 18.00etan, aurten Monterron parkean. Egingo duen ibilbidea: Arbolapeta, Zurgin kantoi, Kanpatorpea, Garibai, Biteri, Portaloia eta Herriko plaza. 
  • Bergara. Haurrak kantuan ibiliko dira kaleetan. 12.30ean, Olentzero eta Mari Domingi Herriko plazan egongo dira. 18.00etan hasita, gutunak jasoko dituzte udaletxeko atarian.
  • Oñati. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira Obispo Otaduitik hasita, 12.30ean. Jarraian, harrera Herriko Plazan egingo dute. Musika Eskolak, Oñati Abesbatzak, Aitzondo kuadrillak eta Algaraz Elkarteak parte hartuko dute.
  • Aretxabaleta. Olentzero eta Mari Domingi Herriko Plazan izango dira 12.00etan. 18.30ean, kiroldegitik abiatuko da kalejira.
  • Eskoriatza. Olentzeroren laguntzaileek haurren eskutitzak jasoko dituzte Herriko plazan, 12.00etan hasita. 18.00etan, Apotzagatik datozen Olen-tzerori eta Mari Domingiri ongietorria egin eta gero, kalez kale ibiliko dira.
  • Antzuola. Olentzeroren eta Mari Domingiren jaitsiera San Josetik, 18.30ean. Ondoren, Herriko plazan jasoko dituzte gutunak.
  • Leintz Gatzaga. Baserriz baserri ibiliko dira goizean goizetik. 

Debabarrena

  • Eibar. 11:30ean hasiko da Urkizun Olentzeroren kalejira. Udaletxean bukatuko da eta umeek bertan eman ahal izango dizkiote gutunak.
  • Elgoibar. Inazio Bereziartua musika eskolako umeek agurra dantzatuko diete Olentzerori eta Mari Domingiri Maalan 11.00etan. Hator hator abestu ondoren Kalegoen plazaraino kalejiran aterako dira. Kalegoen plazan jasoko dituzte gutunak. 
  • Deba. Itziarren Gabon eskea 10.30etik aurrera. Olentzero eta Mari Domingi Debako Plaza Zaharrera helduko dira eguerdian eta kalejiran aterako dira Alde Zaharreko kaleetatik trikitilarien musikaren laguntzarekin. Udaletxeko arkupeetan jasoko dituzte gutunak 12.45etatik aurrera. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Itziarko goiko eskolan 18.30ean 
  • Mutriku. Olentzerok eta Mari Domingik eskutitzak jasoko dituzte Zabiel plazan 11.00etatik 13:30era bitartean. 17:00etan Samielan elkartuko dira eta 17:30ean emango diote hasiera arratsaldeko kalejirari.
  • Soraluze. 11.00etan helduko dira Olentzero eta Mari Domingi Soraluzera. Herrigunea zeharkatuko dute kiroldegirako bidean. Bertan jasoko dituzte umeen gutunak. 
  • Mendaro. Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira 17.00etan hasiko da Moxuanetik eta 18.30ak aldera bukatuko da udaletxean.