- Herritarren mugikortasuna errazteko Usurbilgo Udalak eta Behemendi landa garapen elkarteak martxan jarritako Bidez Bide edo Taxibus zerbi-tzuak uztailaren 4tik aurrera goizez soilik funtzionatuko du. 7.30etik 8.40era, 10.30etik 11.40era eta 13.30etik 14.30era zerbi-tzuak emango ditu.

Horrez gain, uztailaren 1ean eta 25ean ez da zerbitzurik izango, jaiegunak baitira. Abuztuan ere ez da bidaiarik izango oporrengatik. Zerbitzua ohiko ordutegira irailaren 1ean itzuliko da.

Sakabanaturik bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko sortu zen zerbitzu hau. Ibilgailua telefonoz aurrez eskatu behar da (630 643 596).