- Joan den ostiralean abian jarri ondoren, Goaz antzerki taldeak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen XXXV. Antzerki Asteak talde amateurren bost ikuskizunekin disfrutatzeko aukera emango du igandera bitartean.
Hasteko, Potx Magoaren magia ikuskizun komikoa izango da gaur (17.00etan) Aldats frontoian. Bihar, berriz, Aizarnako antzerki taldeak Hiru otsoen komeriak obraren bi emanaldi eskainiko ditu Luzaro ikastetxeko haurrentzat.
Bestalde, Debako Goaz antzerki taldeak Bilakatu obra taularatuko du ostegunean Itziarko Burugorrin (19.30ean) eta ostiralean an-tzezlan beraren bi emanaldi eskainiko ditu Debako bere lokalean (19.30ean eta 20.30ean).
Larunbatean Tolosako Katiuska taldeak Armiarma obra taularatuko du Osioko Goazen lokalean (19.30ean); eta Antzerki Astea borobiltzeko Elgoibarko Taupada antzerki taldearen Zinemakopa musikalarekin gozatzeko parada egongo da igandean (19.30ean) Aldats pilotalekuan.