Tolosako baratze parkean, tomate landaketari buruzko tailerra
Asteazkenean, hilak 20, Furgobaratza Iurramendiko lursailetan izango da 18.00etatik 19.30era
- Furgobaratzak tomateari buruzko tailerra eskainiko du Tolosako Iurramendiko bara-tze parkean asteazkenean, apirilaren 20an. Tailerra doakoa izango da, eta baratzeetako erabiltzaileez gain edonork parte hartu dezakela gogoratu dute.
Udara begira tomate landaketa izaten da gure inguruan arrakasta handiena izaten duena. Horrela, eskainiko den tailerrean tomateak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte. Saioa 18.00etatik 19.30era egingo da. Parte hartzen dutenei tomate landareak oparituko dizkiete. Gainera, Furgobaratza zerbitzua ere izango dela jakinarazi dute (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak...).
Hurrengo hitzorduei dagokienez, maiatzaren 18an, ekainaren 15ean, uztailaren 12an, irailaren 21ean eta urriaren 19an izango da Furgobaratza Tolosako baratze parkean, 18.00etatik 19.30era.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos