- Adifek bihar hasiko ditu Errenterian Astigarraga eta Irun arteko trenbidearen zabalera egokitzeko lanak. Lehenengo fasea Nafarroa etorbidean egingo da, Gabierrota auzoan eta aurtengo abuztura arte irautea aurreikusten da. Fase honetan horma bat eraikiko da eta Lartzabaleraino dauden lineako aparkalekuak desgaituko dira, baita biribilgunetik gertu dauden bost plazak ere.