Bueltan da Zizurkilgo Txapel Eguna bi urte ondoren
Egarriko Alex Inzari jarriko diote txapela apirilaren 30ean ospatuko den egitarauaren baitan
- 2020ko martxoaren 14an, dena prest zuten Txapel Egunaz gozatzeko, baina pandemiak hankaz gora jarri zituen plan guztiak. Bi urte gora beheratsuren ondoren, apirilaren 30ean ospatuko dute Txapel Eguna.
2020ko txapelduna bera zen eta bi urte beranduago bada ere jasoko du txapela, Alex Inza, Egarriko Alexek. Epaimahaiak aukeratu zuen Alex Inzari ematea txapela "bera bezalako pertsonek garrantzia berezi dute herria, komunitatea egiterakoan". Apirilaren 30ean izango dira emakumeen pala txapelketak (10.00etan), txapeldunen mus lehia (16.00etan), Bukalai dantza taldea Intxaur frontoian (17.30ean), eta afaria Iriarte jatetxean (21.00etan). Bazkarirako txartelak (26 euro) salgai daude Iriarten eta Egarrin. Aurreko edizioko txartela oraindik inork badu prezio aldea ordainduta aurtengoa emango zaio.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos