- Estatu mailako Lanbide Heziketako SpainSkills txapelketan parte hartu ondoren, Tolosaldeko Lanbide Heziketako Adrian Arellano ikasleak urrezko domina eskuratu zuen informatika alorrean.

Lehen aldia da Tolosaldeko LHko ikasle batek txapelketa horretan domina eskuratzen duela, eta, hori dela eta, harrera egin zitzaion atzo Tolosako Udalean. Zehazki, sare informatika sistemen administrazioan urrezko domina lortu zuen martxoaren 22tik 26ra Madrilen ospatu ziren olinpiadetan eta Arellano bere irakasle Mikel Mendiberekin izan zen. Orain, EuroSkills eta WordSkillsen parte hartu ahal izango du.