- Gipuzkoako Foru Aldundiak gurasoak trebatzeko eta haur eta nerabeen bizi-kalitatea hobetzeko antolatu dituen Treba gurasoak jardunaldien baitan, bihar Antxoko kultur etxean Guraso-banaketa osasuntsu baten alde hitzaldia eskainiko da 18.00etatik aurrera euskaraz. Saioa doan da, baina izen-ematea eskatzen da eta hau pasaia.eus helbidean aurki daitekeen esteka baten bidez egin behar da.