- Orioko Ahalduntze Eskolak Atzerritartasunari buruzko bilera informatiboa antolatu du astelehenerako. 17.00etan izango da, Salatxo aretoan, eta Eusko Jaurlaritzari atxikita dagoen Biltzen zerbitzuko arduradunek gidatuko dute. Herrian bizi diren emakume migranteei informazioa eskainiko die, eta gaiaren inguruko zalantzak argituko dizkie. Horrez gain, haien artean saretzen lagun-tzeko topaketa izango da.

Biltzen elkartearen helburua da Euskadin bizi diren pertsona guztien eskubideak berma-tzea, jatorriari, etniari, arrazari... begiratu gabe.