- Alegia App gailu mugikorretarako aplikazioa garatu du ACV Multimedia enpresarekin elkarlanean eta jada herritarrek eskura dute tresna berria. Arantxa Irazusta alkateak aipatu moduan, "herrirarren eta Udalaren arteko komunikazioa erraztea eta azkartzea" da helburu nagusia. Albisteak, idatzi udalari, agenda, tramiteak, parte-hartzea, garraioa, farmaziak, ezagutu, parekide, eragileak, bideoak eta erreserbak atalak ditu. Android eta IOS sistemetan erabili daiteke eta Google Play eta APP Store-ren bidez deskargatu daiteke, doan. Horretara animatu dituzte herritarrak eta deskargatzeko lagun-tza behar dutenek udaletxera jo dezakete.