- Atletismo taldeak antolatuta, Zestoako 42. herri krosa ospatuko da igandean eta helduen lasterketan parte hartu nahi dutenek proba egunera arte eman dezakete izena (bost euro ordainduta) herrikrosa.eus web gunean. Dortsalak igandean bertan banatuko dira, udaletxe azpian.