Ugartondoko lanek trafikoan aldaketak eragingo dituzte
- Ugartondo urbanizazio berriko lanak egingo dituzte ostiralera bitartean, eta trafikoan aldaketak eragingo ditu. Batetik, Puntapaxko zubitik gorako noranzkoan, haur eskolaren goiko aldera bideratuko dituzte autoak eta handik Txara aldera zein Kalezar aldera jo ahal izango dute autoek. Txaratik herrigunera jaisteko, berriz, Kalezar gurutzatu beharko dute autoek, Belmonte kaletik. Ugartondoko etxebizitzak inguratuko dituen bidea asfaltatu eta pintaketa lanak egitea dute helburu.