- Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako XL. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren sariak banatu zituzten ostiral arratsaldean udaletxean. Azken edizio honetara 39 lan aurkeztu zituzten; epaimahaiaren hitzetan, "ondo jositako istorio mamitsuak, zer pentsa ematen dutenak, emozioen gordailu diren orriak".

Edonola ere, Elena Aierbe Segurola tolosarrak lehen saria jaso zuen Javier Zubizarreta alkatearen eskutik; Atxumarrikoak ipuinarengatik. Bigarren saria Lander Albizuri Sudupe azkoitiarraren Argazkilari baten memoriak lanarentzat izan zen eta hirugarrena Iñaki Sanz Azkue hernaniarraren Bizimina obrarentzat.