¡Vota!
La afición de la Real opina: ¿quién ha sido el mejor contra el Girona?
Bizenta Mogel lehiaketaren sariak banatu ditu Azkoitiak
XL. edizio honetara 39 ipuin aurkeztu dira eta saritutako idazleak Elena Aierbe, Lander Albizuri eta Iñaki Sanz izan dira
- Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako XL. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren sariak banatu zituzten ostiral arratsaldean udaletxean. Azken edizio honetara 39 lan aurkeztu zituzten; epaimahaiaren hitzetan, "ondo jositako istorio mamitsuak, zer pentsa ematen dutenak, emozioen gordailu diren orriak".
Edonola ere, Elena Aierbe Segurola tolosarrak lehen saria jaso zuen Javier Zubizarreta alkatearen eskutik; Atxumarrikoak ipuinarengatik. Bigarren saria Lander Albizuri Sudupe azkoitiarraren Argazkilari baten memoriak lanarentzat izan zen eta hirugarrena Iñaki Sanz Azkue hernaniarraren Bizimina obrarentzat.