- Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, Zestoako Atletismo Taldeak jakinarazi du 42. Herri Krosa martxoaren 20an izango dela.

Helduen lasterketan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena www.herrikrosa.eus web orrian eta Zestoako kiroldegian (prezioa 5 eurokoa da). Dortsalak, aldiz, lasterketaren egunean bertan jasoko dira udaletxe azpian.

Gaztetxoentzako probak 10.00etan hasiko dira eta helduen lasterketak 11.30ean (korrikalariek 2.770 edo 8.630 metroko ibilbidea aukeratu ahalko dute).