- Urtarrila, matematikaren bila zikloko hirugarren saioaren txanda izango da gaur. Francisco Gonzálezek, Leonardo Torres Quevedo: el origen de los drones hitzaldia eskainiko du. Lazkaoko Kultur Etxean egingo da saioa, arratsaldeko 19.00etan.

Bestalde, gaur ere, Lemniskatak Lazkaon duen erakusketaren ateak itxiko dira.

Bihar, hilaren 28an, zikloaren laugarren zatia ospatuko da Beasaingo Igartza Jauregian, 19.00etan. Jone Apraiz eta Idoia Marauriren Zein ekarpen egin zion Alan Turingek Biologia matematikoari? hitzaldiaz disfrutatzeko aukera egongo da.

Aurretik, VIII. Lemniskata nazioarteko Matematika Argazki lehiaketako sariak banatuko ditu Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak.