- Imanol Gartziandia eskubaloi jokalariak Europako txapelketa jokatuko du Espainiako selekzioarekin. Aste honetan kontzentrazioa egin dute Madrilen. Txapelketa Hungarian eta Eslovakian jokatuko da, urtarrilaren 13tik 30era. Gartziandiak Hungariako Pick Szeged taldean jokatzen du. Lehen pausoak Urola taldean eman zituen eta Logroñoko taldearen eskutik heldu zen Asobal ligara.