- Gabonetan Lezoko emakumeentzako korrika saioek ez dute etenik izango. Hortaz, bihar eta urtarrilaren 3an, astelehena izanik, jarraipena izango dute. Beti bezala, 19.00etan hasiko dira Koldobike Gezala frontoian (Bekoerrota kiroldegia). Lezoko Udaletik gogorarazi nahi da, parte hartzeko ez dagoela mugarik. Bakoitzak bere maila dena dela gerturatu daiteke eta jarduera probatu.