100 urteren bueltan bizirik dirauten jatetxeak ez dira asko. Martínez jatetxea da balentria hori lortu duen gutxietako bat. Ordiziako taberna klasiko hau 1890. urtean sortu zen eta Xabier Martínez etxe honetan gauzak ondo egiten dituen Martínez familiaren laugarren belaunaldia da. Betiko sukaldaritza aurkituko dugu bertan: onddoak, babarrunak, ehiza eta, Goierrin egonda, odolkiak ere, noski. Hitz bakar batean esateko, tradizioa eskaintzen dute etxe honetan, beti ere, sasoiko kalitatezko produktuetan oinarrituta. Jatetxe honek lotura estua du Ordiziako baserritarren azokarekin, izan ere, asteazkenetako azokan eskuratzen baitituzte barazki eta denboraldiko produktu guztiak. Gainera, ohikoa da baserritarrak bertan hamaiketakoa hartzen ikustea, postua antolatu ondoren.

Cómo conseguir el calendario

Si te has quedado sin el calendario que se repartió el pasado viernes, 17 de diciembre, junto con el periódico, pídelo en tu kiosko, llamando al 943 316 206 o enviando un correo a marketing@noticiasdegipuzkoa.eus